Ingurumen Zuzenbidean Masterra
- Datak
- 26-10-2015 - 28-10-2016
- Ordutegia
- ON LINE
- Lekua
- ON LINE
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- UPV/EHU
- Erregistratzeko epea
- 02-10-2015
- Salneurria
- 3.630 €
EHUKO Berezko Titulua Online
HELBURUAK
Hurrengoetan gaitu:
- Beraien jardueratan ingurune-faktorea kontutan izan nahi duten Administrazio edo enpresatan kontsultore bezala jokatzeko beharrezkoak diren izaera juridikodun jakintzak.
- Ingurumen izaera duten prozedura administratiboak eta agintariak identifikatu.
- Ingurumenezko gatazka judizialetan letradu lanetan aritzeko beharrezkoak diren alderdi prosezalak.
HARTZAILEAK
- Beraien ikasketak arlo honetara bideratu nahi dituzten Lizentziatuak (lehentasunez Zuzenbidean lizentziatuak)
- Lanaldia eten ezin duten eta ingurumenarekin lotura duten funtzionarioak, epaileak eta abokatuak.
METODOLOGIA
Masterra ikastaroko web orrialdean eskuragarri dauden zortzi gai-multzotan banatzen da. Moduluen barne hurrengoak daude:
- Irakasle arduradunak prestaturiko sarrera.
- Gaiarekin erlazionaturiko artikulua.
- Gaiaren arau nagusia.
- Gaiari buruzko sententzia adierazgarria.
- Hautaketa bibliografikoa, legegilea eta jurisprudentziala.
Ikasleriak, izkutuko gako baten bidez, Masterreko webgune interaktibora sartu eta, besteak beste, honakoak aurkituko ditu:
- Irakasleei zuzendutako kontsultak.
- Praktikak.
- Mintegiak: irakasle eta ikasleek ingurumen-zuzenbidearen inguruan eztabaida handia sortu duten gaiei buruzko iritziak trukatuko dituzte.
- Liburutegia: doktrina, legegintza, jurisprudentzia.
- Kafetegia: ikasleen erabilerarako bakarrik sortutako gunea, non ikasleak erlazionatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.
- Informazioa: agenda, beste esteka interesgarriak …
IRAUPENA
2015eko urriaren 26tik 2016ko urriaren 28 arte.
EBALUAZIOA
Gutxienezko 75.000 karaktere dituen irakasle batek bideratutako ikerlan baten, praktiken eta ikasgai bakoitzeko laburpenen bidalketak.
TITULUA
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Berezko Titulua da Masterra.
- Ikastaroa gainditu ondoren UPV/EHUko Errektoreak luzaturiko titulua, 60 kreditu ECTS dagokiona, emango da.
HIZKUNTZA
Masterra gaztelaniaz emango da.
PREZIOA
3.630 euro.
DESKONTUAK, BEKAK ETA LAGUNTZAK
- Diru-laguntza deialdi irekia: http://www.ehu.es/eu/web/titulospropios/home
- Tripartita Fundazioaren hobari-sistemaren barnean dago ikastaroa; besteen konturako langileei zuzendua - autonomoak eta administrazio publikoko langileak izan ezik. Informazioa eskatzeko: mida@asmoz.org E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 21 23 69
Enpresei Tripartita Fundazioaren hobariak eskatzeko aukera eskaintzen diegu.
LANGILEARENTZAKO BALDINTZAK
- Besteen kontura lan egiten duten langileentzat (ez autonomoentzako, ezta administrazio publikoko langileentzako ere).
- Langileak Gizarte-Segurantzaren Erregimen Orokorrean altan egon behar du.
- Langile autonomoak ezin dute hobari hauetaz onuratu, baina bai bere langileak.
ENPRESARENTZAKO BALDINTZAK
- Enpresak zerga-betebeharretan eta Gizarte-Segurantzan egunean egon behar du.
- Espainiar Estatuan lantokiak dituzten enpresa guztiak hobari hauek jaso ditzakete, bere tamaina eta kokalekua edozein izanda, beti ere bere langileentzako formakuntza badute eta Gizarte-Segurantzan Formakuntza Gertakizunengatik kotizatzen badute.
- Formakuntzagatiko hobari hauek jaso nahi badira, nahitaez Prestakuntzarako eta Enplegurako Tripartita Fundazioaren plataformaren bitartez jakinarazi behar da (Asmoz Fundazioan arduratzen gara horretaz, formakuntzaren entitate antolatzaile bezala).
- Graduondoko ikasketa akademikoetarako ORGANIZACIÓN DE LOS ESTADOS AMERICANOS (OEA) bekak.
Informazio gehiago
MIDA
Asunción Etxea
Alkate Jose Elosegi hiribidea 275
20015 Donostia. Gipuzkoa
Tel: +34-943 212369
Email-a: mida@asmoz.org