Etxebizitza izateko eskubidea eta hori bizitegi-bazterketa larriko edo bizitegi-prekarietateko egoera batzuetara proiektatzea. Botere publikoen esku-hartzea Euskal Autonomia Erkidegoan
- Datak
- 06-07-2023 - 07-07-2023
- Ordutegia
- 09:00 - 14:00
- Lekua
- DONOSTIA & ONLINE
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- ARARTEKO
- Erregistratzeko epea
- 23-06-2023
- Salneurria
EHUren XLII. UDA IKASTAROAK
EHUren uda ikastaroen esparruan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du: “Etxebizitza izateko eskubidea eta hori bizitegi-bazterketa larriko edo bizitegi-prekarietateko egoera batzuetara proiektatzea. Botere publikoen esku-hartzea Euskal Autonomia Erkidegoan”. Datorren uztailaren 6an eta 7an egingo da, Donostiako Miramar jauregian, formatu hibridoan, aurrez aurre eta linean.
Arartekoaren ikastaroaren bidez, arreta jarri nahi da etxegabeen egoerak arintzeko politika publikoak ezagutzen, baita ere etxebizitza bat eskuratzeko eta mantentzeko bizitegi-prekarietatea duten pertsonen arazoak eztabaidatzen.
Egoera horiek hiru ikuspuntu hauetatik jorratuko dira: juridikoa, etikoa eta soziala. Euskal botere publikoek esku hartzeko zer aukera dauzkaten hausnartuko da, etxebizitza eskuratzeko arazoak eta etxebizitza publiko gutxi dauden eszenatokian konponbideak emateko.
Orobat, etxebizitza behar duten pertsonak artatzean funtsezko faktoreak antzematera bideratuta dago, batik bat larrialdi egoeretan, gizarte zerbitzuek esku hartuz, aparteko esleipen-prozeduretatik datozen konponbide batzuk aplikatuz, administrazioen arteko harremanen eta koordinazioaren bitartez eta baliabide espezializatuetara bideratuz, beste eragile batzuekin eta komunitatearekin berarekin hitz eginez.
Ikastarora joateko asmorik baduzu, mesedez, adieraz ezazu ekainaren 23a baino lehen, esteka honetan: IZEN-EMATEA.