Gazteak eta politika: haien parte hartzea bizitza publikoan
- Datak
- 23-10-2023 - 24-10-2023
- Ordutegia
- Lekua
- Vitoria-Gasteiz
- Hizkuntza
- Castellano
- Antolatzailea
- Eusko Legebiltzarra
- Erregistratzeko epea
- 20-10-2022
- Salneurria
- DOAKOA
Eusko Legebiltzarrak “Gazteak eta politika: haien parte hartzea bizitza publikoan” jardunaldia antolatu du. Urriaren 23an eta 24an egingo da Eusko Legebiltzarrean (Gasteiz)
Aspalditik hitz egiten da herritarrek politikarekiko eta erakundeekiko duten atxikimendu faltaz. Hori kontu larria da, baina are larriagoa gazteriaz ari bagara. Etorkizuneko gizartearen muina gure gazteek osatzen dute, eta, zalantzarik gabe, gure erakundeen etorkizuna haien esku dago.
Ikastaro honen bidez, gazteek politikarekiko duten ezagutzan eta interesean sakondu nahi da, baita haien iritzietan, kultura demokratikoan, hauteskundeetako parte hartzean eta esku hartzeko beste modu batzuetan ere. Bizi garen gizarteaz eta erakundeen konfiantza mailaz duten iritzia aztertu nahi da. Foro honek eskaintzen duen lasaitasuna lagun, honako gai hauek landuko dira: politikari buruzko informazioa jasotzeko maiztasuna, demokraziaren funtzionamenduaren gaineko balorazioa eta ekintza sozial eta politikoetan parte hartzea, besteak beste.