JustiziaSip-en eguneratzeari buruzko jakinarazpena
Fecha: 2019-07-04
(iturria: JustiziaSip )
Uztailaren 10ean 20:00etan aplikazioa eguneratuko da.
JustiziaSip-eko hobekuntzekin jarraituz, datorren uztailaren 10ean 20:00etan aplikazioa eguneratuko da, erabiltzen diren softwareen osagarriak hobetzeko, eta aplikazioa arazoak sor ditzaketen beste osagarri batzuetatik bereizteko.
Hobekuntzak hurrengoak izango dira:
· Aplikazioa seguruagoa izango da.
· Aplikazioa nabigatzaile eta sistema eragile ezberdinekin erabiltzeko aukera egongo da.
· Sinadura elektronikoa Applet osagarririk gabe erabiliko da; ondorioz, ez da java erabili behar izango nabigatzailearen baitan.
· Ordenagailuak konfiguratzeko era erraztuko da.
Ongi funtzionatu dezan, Idazki Desktop osagarria instalatuta eduki behar da (elektronikoki sinatzeko Izenperen tresna).
Eragina ahalik eta txikiena izan dadin, konfiguratzeko gidaliburua bidaltzen dizuegu. Bertan, sistema berriarekin lan egin ahal izateko eskakizunak jasota daude.
Eguneratutako erabiltzailearen gidaliburuak hurrengo lekuetan argitaratuko dira:
· Justiziaeus: Hasiera > Zuretzat: Profesionalak.
· Profesionalen estranetean: Liburutegia > Aplikazio informatikoak > JustiziaSip.
· Intranetean: Antolamendua > Bulego Judiziala > Jakinarazpen telematikoei buruzko dokumentazioa.
Arren, zuen Elkargoetako kideei aldaketa hauen berri ematea eskatzen dizuet, eta edozein zalantza izanez gero SAPera deitu dezakezuela gogorarazten dizuet: 945 563 727 edo sap@justizia.eus.